Robotika eskolak

Bideo honetan robotikako taldeak aurkezten dizkizugu.

Play

Robotika eskolak ingelesez

Nahi al duzu zure seme-alaba gozatzen aritzea etorkizunerako prestatzen den bitartean?

Zer da heziketa robotika? Diziplinarteko metodo bat da, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako esparruak batzen dituena ingurune jostagarri batean. Bertan ikasleek gozatu egiten dute modu sortzailean eta elkarlanean ikasten duten bitartean. Heziketa Robotikari esker beren pentsamendu logiko eta zientifikoa zein irudimena garatuko dituzte, eta baita ingelesa ere!

Heziketa Robotikako gure eskolak erronka eta proiektuetan daude oinarrituta. Hala, haurrek beren trebetasunak (talde-lana, lidergoa, konfiantza, pentsamendu logiko eta zientifikoa eta sormena) erakutsi eta garatu behar dituzte proposatzen zaizkien arazo eta erronkak gainditzeko. Gainera, aldi berean, beren ingeles maila hobetu eta irudimena aske uzten dute.

Jarduerak gamifikazioaren metodologia erabiliz ematen dira, jolasaren bidez ikasteko eta, aldi berean, haurrek kontzeptu matematiko,

mekaniko edo informatikoak baitaratzen dituzte, hau da, eskola-curriculumaren barnean dauden konpetentziak baitaratzen dituzte. Jardueren barnean sartzen da: programazioa, eraikuntza, teknologia, zientzia… eta askoz ere gehiago.

Komalinguan badakigu sormena dela haurren trebetasun handienetako bat eta, horregatik, Heziketa Robotikako gure eskoletan irudimena eta sormena bereziki azpimarratzen dira. Hori bai, hizkuntzarekin ahantzi gabe. Programazioaren hizkuntza ingelesa da, beraz, eskolak ingeles ematen dira osorik, % 100ean.

Ikasturte honetatik Rockbotic metodologiarekin bat egin dugu Robotika ingelesez, euskara eta gaztelaniaz eskaintzeko. Teknologiak ikasgelara eraman eta belaunaldi berriak biharra asmatzera bultzatzeko prestakuntza-programak sortzen adituak. Rockboticek 8000 ikasle baino gehiago ditu Espainia osoan eta, beste lankidetza adierazgarri batzuen artean, hainbat proiektu ditu Google eta Samsungekin.

 

Gure robotikako ikastaroak

Zure eskura ipintzen ditugun aukera eta ikastaro guztiak aurkezten dizkizugu. Ikasturtean zehar eskola horiekin gozatu egingo dute robotika ikasiz.

ROBOTICS KIDS-JUNIOR-TEENS

Clases de Robótica
Desde 49
Month
  • Minimum age: 4
  • Cost: 49 €/month+Registration Fee+material
  • Maximum class size: Max 7
  • Lesson a week: 1 hours
  • Lesson times:  –
  • Lesson days: –
  • Starting date: September 2021

Zergatik robotika ikasi Komalinguarekin?

“Ikasteko sortu”. Jolasaren eta motibazioaren bidez zientziak, teknologia eta artea giro kooperatibo batean batzen dira. Bertan ikasleek taldean egiten dute lan erabakiak hartzeko. Modu horretan, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista bilakatzen dira.

01

Ekintzailetza sustatzen da

Gaitasun ekintzaileak garatzen dira. Komalinguan proiektu teknologikoen sorrera sustatzen dugu, ikerketari, analisiari eta arazoen ebazpenari helduz.

02

Sormena bultzatzen da

Sormena eta esperimentazioa erabiliz, ikasleek beren burutapenak ipintzen dituzte lanean.

03

Taldeko lana bultzatzen da

Sozializazioa, kooperazioa, elkarlana. Elkarlanerako trebetasuna oinarrizko mailetatik sustatzearen garrantzia.

04

Jarrera positiboak sortzen dira

Lidergoa eta konfiantza. Arazo ezberdinei irtenbideak emateko garaian izaten den arrakastari esker ikasleek beren gaitasunak garatzeaz gain, beren konfiantza, autoestimua eta aurrera egiteko grina ere garatu egiten dituzte.

05

Pentsamendu logiko eta zientifikoa garatzen da

Logika, arrazonamendua eta arazoen ebazpena sustatzen dira.

06

Psikomotrizitatea garatzen da

Eraikuntza-lanek txikienen psikomotrizitatea eta koordinazioa garatzea sustatzen dute.

Zein iritzi duten gutaz:

Taldeetako ikasleek, presentziazkoak zein online bidezkoak, zein iritzi duten erakusten dizugu.

Itxuraz akademia arrunta, baina egiaz gustatzen zaizuna zurekin egiaz kezkatzen direla ikusi eta sentitzea da. Hizkuntzari gustua hartzen diozu eta, modu horretan, askoz ere gutxiago kostatzen zaizu ikastea. Begiak itxita gomendatzen dut. Azkenean balioetsi egiten zaituztela nabaritzen duzu leku honetan.

Rubén Peña

Oso pozik Komalinguarekin. Oso leku erabilgarri eta atsegina da hizkuntza bat ikasi edo edozein titulu ateratzeko (CAE nire kasuan). Irakasle espainiar batekin eta beste irakasle natibo batekin esparru guztiak hartzen dira. Merezi du!

Edurne Santos

Irakasle oso gertukoak eta duzun edozein premiara egokitzen diren profesionalak. Oso garrantzitsua da taldeak txikiak direla eta arreta oso pertsonalizatua dela. Horrek asko errazten du azkar eta erraz ikasi ahal izatea. Oso gomendagarria.

Marta Arnedo

Gurekin fidatzen dira

Volkswagen
Ulma
Mercedes Benz
bbk
Biele Group
Cegasa
cikautxo
BATZ
Kaiku
aernnova

Ziurtagiriak

Trinity
Telc Language Tests
Oxford Test of English
ISO 9001

Gure blogeko azken posta