Ikasi frantsesa online

Hemen gure ikasleek pentsatzen dutena eta gure zentroa barnetik zer-nolakoa den erakusten dizugu. Modu presentziakoan ematen dugun online prestakuntza berdinarekin.

Play

Frantsesa klaseak online

Eskolara joan gabe frantsesa ikasteko akademia baten bila zabiltza? Adiskide eta irakasleekin presentziako erako akademia batean bezalaxe? Komalinguan metodo egokia dugu.

Zure bidelaguna izan nahi dugu frantsesa ikasteko zure prozesuan zure ezaugarrietara zeharo egokitutako sistema batekin, online eran bideokonferentziarako programak erabiliz, Zoom kasu. Ikaskuntzako etapa bakoitzerako pentsatutako talde eta maila ugari ditugu, ikasle bakoitzari egokitutako programekin.

 Ez mugatu zure etorkizuna frantsesa ez jakiteagatik. Gaur egun mundua horren azkar aldatzen da ezen garrantzitsua baita hizkuntza ezberdinetan aritzea. Ziur gaude etxetik atera beharrik gabeko prestakuntza bat aukera itzela dela aurrera egiten jarraitzeko.

 Online prestakuntza geratzeko etorri den modalitate bat da, presentziako zentro batean bezalaxe ikasteko aukera ematen diguna. Bideo-dei bidez edozein zalantza azalduko dizun irakasle talde batekin, prozesua entretenigarria eta bideratua bilakatuz.

Zure eskura ipintzen ditugun aukera eta ikastaro guztiak aurkezten dizkizugu. Ikastaro trinkoak edo azterketak prestatzekoak, talde txiki eta ardaztuetan.

Zergatik hizkuntzak ikasi Komalinguarekin?

Edozein Zalantza eta esperientzia zure adiskideekin partekatuko duzu, modu presentziakoan egingo zenukeen bezalaxe. Horrela, mugak hedatzeko aukera izango duzu eskolak deslokalizatzeari esker

01

Gure arrakasta maila

Gure zentro guztien artean gaindituen batez besteko portzentajea % 95ekoa da Cambridge, DELF eta Goetheko azterketetan.

02

Aztertzaile ofizialak

Alemaneko TELC zentro aztertzaile ofiziala gara eta Trinity ingeleserako.

03

Kalitatezko prestakuntza

Gure eskolak ikaskuntzaren berme dira; irakasleak garai berrietara egokituta daude metodologia eta teknologiari dagokienez.

04

Eskola ardaztu eta espezifikoak

Gure eskoletan helburuak ipintzen ditugu eta maila eta ikasle bakoitzaren araberako programak egiten ditugu.

05

Hizkuntza aldetiko aniztasun handia

16 hizkuntzatan prestatzen zaitugu. Gure irakasleak natiboak edo elebidunak dira eta beti motibatzaileak eta emaitza onenak lortzera begira daudenak.

06

Metodologia berritzailea

Eskola dinamikoak, eskola dibertigarriak, eskola egituratuak. Eskoletan baliabide ludiko, tekniko eta sinple ezberdinak erabiltzen ditugu ikasle mota guztiengana iristeko.

Zein iritzi duten gutaz:

Taldeetako ikasleek, presentziazkoak zein online bidezkoak, zein iritzi duten erakusten dizugu.

Itxuraz akademia arrunta, baina egiaz gustatzen zaizuna zurekin egiaz kezkatzen direla ikusi eta sentitzea da. Hizkuntzari gustua hartzen diozu eta, modu horretan, askoz ere gutxiago kostatzen zaizu ikastea. Begiak itxita gomendatzen dut. Azkenean balioetsi egiten zaituztela nabaritzen duzu leku honetan.

Rubén Peña

Oso pozik Komalinguarekin. Oso leku erabilgarri eta atsegina da hizkuntza bat ikasi edo edozein titulu ateratzeko (CAE nire kasuan). Irakasle espainiar batekin eta beste irakasle natibo batekin esparru guztiak hartzen dira. Merezi du!

Edurne Santos

Irakasle oso gertukoak eta duzun edozein premiara egokitzen diren profesionalak. Oso garrantzitsua da taldeak txikiak direla eta arreta oso pertsonalizatua dela. Horrek asko errazten du azkar eta erraz ikasi ahal izatea. Oso gomendagarria.

Marta Arnedo

Gurekin fidatzen dira

Volkswagen
Ulma
Mercedes Benz
bbk
Biele Group
Cegasa
cikautxo
BATZ
Kaiku
aernnova

Ziurtagiriak

Trinity
Telc Language Tests
Oxford Test of English
ISO 9001

Gure blogeko azken posta