Koma Junior
Koma Juniorreko ikastaroak 3 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzat diseinatu ditugu.
Irmoki sinesten dugu hizkuntza bat txiki-txikitatik ikasten hastea onena dela trebetasun guztiak (ahoskera, hiztegia, intonazioa…) garatzeko. Hori dela eta, metodologia didaktiko egokiak erabiltzen ditugu haur-hezkuntzako haurrei irakasteko: eskulanak, jolasak, antzerkia, karaokeak… Ikasleek hizkuntza ulertzen eta belarria trebatzen hasi behar dute, eta, batez ere, dibertitu egin behar dute.
Handiak egiten diren heinean, ikasleek behar duten maila lortzea da gure lehentasuna; alde batetik, ikastetxeko azterketak gainditu ditzaten, eta, beste batetik, aurrerapauso bat egin eta, adibidez ingelesez, Cambridgeko Unibertsitateko YLE-ek (Young Learners of English) ezartzen dituzten mailak lor ditzaten: Starters, Movers (A1) eta Flyers (A2).
Behin etapa hori gaindituta, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B1, B2 eta C1 mailak dira hurrengo helburuak. Azterketa ofizialak gainditu eta euren titulua eskuratu dezaten prestatzen ditugu gure ikasleak.
Jakina, bilakaera hori lortzeko, guk garatutako metodologia berritzailea erabiltzen dugu, ikasleak motibatzeko eta azken teknologiaz baliatuz ikas dezaten Koma Approach.
Gainera, errefortzu-eskolak behar dituzten ikasleentzat edo bigarren edo hirugarren hizkuntza ikasi nahi dutenentzat, askotariko taldeak eta aukerak ditugu.
Ziurtagiriak
Baduzu ideiarik? Gurekin elkarlanean jardun nahi duzu?
Martxan jarri nahi duzun proiektu edo ideiaren bat baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko eta zurekin batera lan egiteko poz-pozik egongo gara.